(hizkuntza: Eus/cas)
_HELMUGARIK GABE (Letra: zURIÑE HIDALGO)
_Zelai berdea, euriaren usaia
Dasta dezakete nire begi tristeek
Urruntasuna, haizeak eramanda
Mendi magaleko ametsen txokora
DISTANTZIA, HELMUGARIK GABEKO BIDEA
LUZA ESKUA, SENTI ZAITEZ ASKE
IKUSI EZINAREN ITXAROPENA
Ito nahi gaituen ekaitzen gogortasunak
Berarekin darama gure desioa
Askatasunaren besoek laztantzen dute
lau pareta hauen bakardadea, iluntasuna..
Dasta dezakete nire begi tristeek
Urruntasuna, haizeak eramanda
Mendi magaleko ametsen txokora
DISTANTZIA, HELMUGARIK GABEKO BIDEA
LUZA ESKUA, SENTI ZAITEZ ASKE
IKUSI EZINAREN ITXAROPENA
Ito nahi gaituen ekaitzen gogortasunak
Berarekin darama gure desioa
Askatasunaren besoek laztantzen dute
lau pareta hauen bakardadea, iluntasuna..
_GUREGATIK (letra: fran urias)
_Egunsentiak ez dauka zentzurik.
Ez du argitzen gela ilun hau.
Zure arnasa sentitzerik ez badut.
Atsekabeak irentsiko nau.
Bakardadea jasanezina da.
Eskutik heldu zenidanetik.
Arren eskatzen dizut hemen eta orain.
Eutsi nazazu indarrarekin
HITZETIK, BIHOTZETIK, SENTITZEN DUDAN GUZTIAGATIK.
NIREGATIK, ZUREGATIK …
ESATEN DUT, ZIN EGITEN DUT, ZORIONTASUNA ESKEINTZEN DIZUT.
OIHURIK EZ, MALKORIK EZ …
Ikasi nahi dut beldurra gainditzen.
Guda honetan gailenduko naiz.
Nire albotik urruntzen ez bazara.
Ez dut bizitzan gehiagorik nahi.
Amets hau egi bihurtuko dugu.
Maitasunaren erroetatik.
Bizitzak eskaini digun opari hau.
Ez da galduko sasietatik.
Ez du argitzen gela ilun hau.
Zure arnasa sentitzerik ez badut.
Atsekabeak irentsiko nau.
Bakardadea jasanezina da.
Eskutik heldu zenidanetik.
Arren eskatzen dizut hemen eta orain.
Eutsi nazazu indarrarekin
HITZETIK, BIHOTZETIK, SENTITZEN DUDAN GUZTIAGATIK.
NIREGATIK, ZUREGATIK …
ESATEN DUT, ZIN EGITEN DUT, ZORIONTASUNA ESKEINTZEN DIZUT.
OIHURIK EZ, MALKORIK EZ …
Ikasi nahi dut beldurra gainditzen.
Guda honetan gailenduko naiz.
Nire albotik urruntzen ez bazara.
Ez dut bizitzan gehiagorik nahi.
Amets hau egi bihurtuko dugu.
Maitasunaren erroetatik.
Bizitzak eskaini digun opari hau.
Ez da galduko sasietatik.
_NOIZ ITZULIKO ZARA (letra: fran urias)
_Beti berdin, iraganean preso bizi gara
Lurrera begira.
Bihar ere, berdina pentsatzen jarraitzen badut
Noiz ikasiko dut?
Hitzak, etorkizuna
Bide laguna, itxaropen bizia
NOIZ ITZULIKO ZARA
GALDETZEN DIOT GAUR NERE BURUARI
NON DA ZURE IRRIA, NON ZURE ABESTIA
BIHOTZAREN TAUPADEK
ESAN DIDATE ALBOAN ZAITUDALA
ILUNTASUN HONETAN ILARGIA ZARELA.
Lurrera begira.
Bihar ere, berdina pentsatzen jarraitzen badut
Noiz ikasiko dut?
Hitzak, etorkizuna
Bide laguna, itxaropen bizia
NOIZ ITZULIKO ZARA
GALDETZEN DIOT GAUR NERE BURUARI
NON DA ZURE IRRIA, NON ZURE ABESTIA
BIHOTZAREN TAUPADEK
ESAN DIDATE ALBOAN ZAITUDALA
ILUNTASUN HONETAN ILARGIA ZARELA.
_NORAEZEAN (letra: fran urias)
_Iragan hotza, garai arrotza,
Izara baten azpian.
Izar txikia, ahulegia,
Handia izan nahiean.
Maitasun eza, bide nekeza
Helmugarik ez duena
Arima hila, hitz baten bila
Ilargiarekin dantzan
IHES EGIN NAHI NUKE,
TA EZ GALDETU ZERGATIK.
NORAEZEAN NABIL
AGERTU ZINENETIK.
Etorkizuna, gailur urruna
Argiak itzali dira
Sentimenduak, gezur antzuak
Zuri-beltzean jaioak
Bakardadea, nire jabea
Berriz esnatzen ari da
Izate latza, bidai garratza
Malkotan itotzeko zain
Izara baten azpian.
Izar txikia, ahulegia,
Handia izan nahiean.
Maitasun eza, bide nekeza
Helmugarik ez duena
Arima hila, hitz baten bila
Ilargiarekin dantzan
IHES EGIN NAHI NUKE,
TA EZ GALDETU ZERGATIK.
NORAEZEAN NABIL
AGERTU ZINENETIK.
Etorkizuna, gailur urruna
Argiak itzali dira
Sentimenduak, gezur antzuak
Zuri-beltzean jaioak
Bakardadea, nire jabea
Berriz esnatzen ari da
Izate latza, bidai garratza
Malkotan itotzeko zain
_SUA TA BIHOTZA (letra: fran urias)
_Eguzkia berriz irten da
Ekaitz hura atzean utzita
Hitz ilunak amaitu eta
Ikusten dugu berriz argia
Momentu zailenetan ere
Zutik eta aurpegia ematen
Ahaztu gabe nondik gatozen
Asmatu gabe nora goazen
Harriek erakutsi zuten
Mundu honen aurpegi zikina
Baina pausoak eman arren
Ez da beste bat gure arima
BEGIRA GURE IZENA AURREAN
IKUSTEN DUZUNA DA GARENA
SUA TA BIHOTZA
Izerdiak ematen duen
Oihartzuna geurea egiten
Hitzen doinuaren atzetik
Dagokigun bide hura bilatzen
Ekaitz hura atzean utzita
Hitz ilunak amaitu eta
Ikusten dugu berriz argia
Momentu zailenetan ere
Zutik eta aurpegia ematen
Ahaztu gabe nondik gatozen
Asmatu gabe nora goazen
Harriek erakutsi zuten
Mundu honen aurpegi zikina
Baina pausoak eman arren
Ez da beste bat gure arima
BEGIRA GURE IZENA AURREAN
IKUSTEN DUZUNA DA GARENA
SUA TA BIHOTZA
Izerdiak ematen duen
Oihartzuna geurea egiten
Hitzen doinuaren atzetik
Dagokigun bide hura bilatzen
_ARGI ILUNA (letra: fran urias)
_Ateak ixten dituzunean
ez duzu entzuten esaten dizudana.
Horregatik jartzen dizkizut
hitz hauek begien aurrean.
Infernu hortan sartu zarenean
gogoratu ezazu nor garen.
Jaso burua ta esan baietz,
indarra ta argia soberan daukagula.
Zure mina ezagutzen dut,
zure zauria sentitu ahal dut neuk ere.
Baina begira nazazu orain,
gezurrak amaitu dira betiko.
ARGI ILUNA, NOR DA HONEN ERRUDUNA
HELDU NAZAZU, IZAN GAITEZEN NAHI DUGUNA
Ez al diogu aurpegia eman
etorri den guztiari?
Ez al gara altxatu indartsuago,
kementsuago, lurrera erori ondoren?
ez duzu entzuten esaten dizudana.
Horregatik jartzen dizkizut
hitz hauek begien aurrean.
Infernu hortan sartu zarenean
gogoratu ezazu nor garen.
Jaso burua ta esan baietz,
indarra ta argia soberan daukagula.
Zure mina ezagutzen dut,
zure zauria sentitu ahal dut neuk ere.
Baina begira nazazu orain,
gezurrak amaitu dira betiko.
ARGI ILUNA, NOR DA HONEN ERRUDUNA
HELDU NAZAZU, IZAN GAITEZEN NAHI DUGUNA
Ez al diogu aurpegia eman
etorri den guztiari?
Ez al gara altxatu indartsuago,
kementsuago, lurrera erori ondoren?
_ZURE BIDEAN (letra: fran urias eta zuriñe hidalgo)
_Bidai hau laburregia da
Zulo ilunean negar egiteko
Zurea ez den borroka
mingarri batean burua galtzeko
Aldatu aurpegi hori
Utzi denborari bereak egiten
Ez jarraitu beldurrari
Ez dizu utziko zarena sentitzen
ZUK ERE BADAUKAZU
ARGIA IKUSTERIK
ZUK ERE IZAN NAHI DUZU
ASKEA ZURE BIHOTZAREKIN
Ahaztu sufrimendua
Besarkatu gogor ondoan duzuna
Gozatu bizitzarekin
Maitatu arnasa bukatu artean
Ikasi pauso bat ematen
Eskuak lotuta hondoratu gabe
Ibaia izango baita
Itsasora iristeko indarraren jabe
Zure irribarre batek, duen indarra
Ez galdu, oroitu, izan zarena
Heldu bizitzako doinu, soinu ederrenak
Aurrerapauso bat eman, zure bidean.
Zulo ilunean negar egiteko
Zurea ez den borroka
mingarri batean burua galtzeko
Aldatu aurpegi hori
Utzi denborari bereak egiten
Ez jarraitu beldurrari
Ez dizu utziko zarena sentitzen
ZUK ERE BADAUKAZU
ARGIA IKUSTERIK
ZUK ERE IZAN NAHI DUZU
ASKEA ZURE BIHOTZAREKIN
Ahaztu sufrimendua
Besarkatu gogor ondoan duzuna
Gozatu bizitzarekin
Maitatu arnasa bukatu artean
Ikasi pauso bat ematen
Eskuak lotuta hondoratu gabe
Ibaia izango baita
Itsasora iristeko indarraren jabe
Zure irribarre batek, duen indarra
Ez galdu, oroitu, izan zarena
Heldu bizitzako doinu, soinu ederrenak
Aurrerapauso bat eman, zure bidean.
_IRRIBARRE BATEKIN (letra: fran urias)
_Gau ilun horrek izan nahi zuen
elkartasunaren bide berri bat
Malkoz beterik entzun genuen
Urrun zegoenaren irria
Agertu zinen ta lau hitzekin
Ulertu genuen bakoitzarena.
Orain orriak ordezkatzen du
Gure lekua, zure izena.
Bihar hemen, izango gara
harresi honek gu banandu ahala, zurekin.
IRRIBARRE BATEKIN
PAUSO BAKOITZAK
URRUNTASUN HOTZA BIHURTUKO DU
GARAIPEN HAZI BERRI BAT.
Zulo batean isolaturik
Zaunka artean makurtu barik
Oihu egiteko indarrik gabe
Negar egiteko malkorik gabe
Hutsune berri bat hemen barruan
Ureztatzeko gure kemena
Zauri berri bat herri honetan
Gogoratzeko izan garena.
elkartasunaren bide berri bat
Malkoz beterik entzun genuen
Urrun zegoenaren irria
Agertu zinen ta lau hitzekin
Ulertu genuen bakoitzarena.
Orain orriak ordezkatzen du
Gure lekua, zure izena.
Bihar hemen, izango gara
harresi honek gu banandu ahala, zurekin.
IRRIBARRE BATEKIN
PAUSO BAKOITZAK
URRUNTASUN HOTZA BIHURTUKO DU
GARAIPEN HAZI BERRI BAT.
Zulo batean isolaturik
Zaunka artean makurtu barik
Oihu egiteko indarrik gabe
Negar egiteko malkorik gabe
Hutsune berri bat hemen barruan
Ureztatzeko gure kemena
Zauri berri bat herri honetan
Gogoratzeko izan garena.
_GEROA, EROA (letra: zuriñe hidalgo)
_Sua, bada, ukituz erretzen zaituena
Hotza izanez gerturatu, bestela hoztuko zera.
Beroa, arriskua; Geroa, eroa…
Beroa, geroa…
Tren ugari bizi motz hontan
Gutxi batzuk benetan merezi dutenak.
Hura hartu, arriskatu, ez galdu zure aukera
Biharko damuari ez utzi bidea.
IRAGANA EZ DUT AHAZTU
ORAINA BERRIZ BIZITU
GEROAK ZER DAKARREN, BELDURRIK EZ DUT
ZURE AMETSAK BIZITU
EROKERIAZ MARGOTU
SAIAKERAN ERORIZ, BURUA ALTXATU!
Berotu naiz, kontziente naiz, nere kontraesanekin
Galduko naiz, aurkitu naiz, buruhausteen atzetik
Pauso bat aurrera noa, beste bat, gelditu gabe
ibiliz, burua galdu arte…
Bizi beldurrik gabe
Kolpeak jasan ta malkoak dantzan daude.
Bukaera ez da existitzen, agurrak milaka daude!(daude..)
Hotza izanez gerturatu, bestela hoztuko zera.
Beroa, arriskua; Geroa, eroa…
Beroa, geroa…
Tren ugari bizi motz hontan
Gutxi batzuk benetan merezi dutenak.
Hura hartu, arriskatu, ez galdu zure aukera
Biharko damuari ez utzi bidea.
IRAGANA EZ DUT AHAZTU
ORAINA BERRIZ BIZITU
GEROAK ZER DAKARREN, BELDURRIK EZ DUT
ZURE AMETSAK BIZITU
EROKERIAZ MARGOTU
SAIAKERAN ERORIZ, BURUA ALTXATU!
Berotu naiz, kontziente naiz, nere kontraesanekin
Galduko naiz, aurkitu naiz, buruhausteen atzetik
Pauso bat aurrera noa, beste bat, gelditu gabe
ibiliz, burua galdu arte…
Bizi beldurrik gabe
Kolpeak jasan ta malkoak dantzan daude.
Bukaera ez da existitzen, agurrak milaka daude!(daude..)
_BIHOTZETIK MUNDURA
_Artzainen ogibide Boiseko ardiak
Euskal Herritik irten amets horren bila
Kultura ta hizkuntza beti bihotzean
Euskara lotzen dugu kaletik sortzean
Barruan daramagu arbasoen hitza
Groveko plaza honi emanez bizitza
Zahar bilakaturik garaiko gazteak
Gaur bilobak dituzte hizkuntzan askeak
EKAR DEZAGUN DENON AHOTSERA
EUSKARA DEGU GURE BANDERA
BERE ARNASA BILAKATU GERA
BOISEKO HERRITIK (BIHOTZETIK) MUNDU ZABALERA
Hamarkada beteta indarrez ardia
Jositako haria urteen lanaldia
Euskaldunon bidea eraikitzekotan
Boiseko ikastola ez utzi inoiz lotan
Euskara dugu, euskaldunak gara
Barruan daukagunaren islada
Boiseko trena da gure galtzada
Bere doinua da gure taupada
Euskal Herritik irten amets horren bila
Kultura ta hizkuntza beti bihotzean
Euskara lotzen dugu kaletik sortzean
Barruan daramagu arbasoen hitza
Groveko plaza honi emanez bizitza
Zahar bilakaturik garaiko gazteak
Gaur bilobak dituzte hizkuntzan askeak
EKAR DEZAGUN DENON AHOTSERA
EUSKARA DEGU GURE BANDERA
BERE ARNASA BILAKATU GERA
BOISEKO HERRITIK (BIHOTZETIK) MUNDU ZABALERA
Hamarkada beteta indarrez ardia
Jositako haria urteen lanaldia
Euskaldunon bidea eraikitzekotan
Boiseko ikastola ez utzi inoiz lotan
Euskara dugu, euskaldunak gara
Barruan daukagunaren islada
Boiseko trena da gure galtzada
Bere doinua da gure taupada
_OLATU BERDEA (letra: fran urias eta zuriñe hidalgo)
_Euskal Herriko kaleak
Itxaropenez beteak,
Irrintzien oihartzunak
Pizten du doinu berri bat.
Zortzi puntako izarra
Herri zahar honen gainean
Izan ginenaren
Oroitzapenaren bihotzean
INDEPENDENTZIA
ZATOZ, ZATOZ GURE ARTERA
GEHITU OLATU BERDERA
ARGIA BAITA, ARGIA BAITA GURE BIDEA
Trabak ugariak dira
Oztopoak bidean
Behin eroriz, altxatu ta
Indarra handituz doa
Ideia sendo batek
Argitzen du amets eroa
Lur hau izerdi kementsuz
Elikatzen dugunean
Herri oso baten hitza
Etorkizunaren giltza
Eraiki dezagun zubi bat
Askatasunera
Itxaropenez beteak,
Irrintzien oihartzunak
Pizten du doinu berri bat.
Zortzi puntako izarra
Herri zahar honen gainean
Izan ginenaren
Oroitzapenaren bihotzean
INDEPENDENTZIA
ZATOZ, ZATOZ GURE ARTERA
GEHITU OLATU BERDERA
ARGIA BAITA, ARGIA BAITA GURE BIDEA
Trabak ugariak dira
Oztopoak bidean
Behin eroriz, altxatu ta
Indarra handituz doa
Ideia sendo batek
Argitzen du amets eroa
Lur hau izerdi kementsuz
Elikatzen dugunean
Herri oso baten hitza
Etorkizunaren giltza
Eraiki dezagun zubi bat
Askatasunera