Aurrean ikusten duzuna da garena, SUA ETA BIHOTZA
  hesian.net
  • SARRERA
  • Biografia
  • KONTZERTUAK
  • Denda
  • Diskoak
  • Letrak
  • Media
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Kontaktua

hesian (2016)

Picture

HEGALAK ASTINDUZ (2014)

Picture

HEMEN ETA ORAIN (2013)

Imagen

INFO.

Hesian taldeak 2016an hamar urte betetzen ditu eta ospatzeko, disko berezi bat kaleratzen du. Zazpi abesti berri eta bi kantuen moldaketa bilduko ditu lan honek. Orain arte egindako diskorik ezberdin eta bereziena.





​info.

Estudioko seigarren lana, hamalau kantuek osatzen dutena.
Disko heldua, rockeroa, taldearentzat inflexio puntu bat markatu duena. Taldekide berrien ekarpenek ezberdintasuna markatu dute eta emaitza hauxe da: lan borobila eta taldearentzat aurrerapauso handi bat suposatzen duena.
Hau ere, Higain estudioetan grabatuta da, Haritz Harreguyren eskutik.



INFO.

Taldearen ibilbideko bosgarren kaleratze honek, lehenengo aldiz, zuzeneko bat bilduko du. Taldearen esentziaren errepresentazio zehatza izan nahi du: abesti kementsuak, bizitasuna, jarrera solidarioa…
DVDa 2012ko abuztuaren 14an Gernikan eskainitako kontzertuaren grabazioan oinarritzen da. Gainera, taldekideei egindako hainbat elkarrizketa ere biltzen ditu.
CDak Gernikako kontzertuko abestiez gain, beste eskenatoki batzuetan grabatutako hainbat kantu ere eskaintzen ditu.

Hitzetik (2011)

Picture


​Info.

_Euren laugarren lan honetan, kalitate handiko grabazioa dela medio, taldearen nortasunaren enbata aurkezten digute. Ideia gazte, aurrerazale, eta erabat jostagarri honen barrutik, bizitza duintasunaz bizitzeko gogoa azaleratzen da etengabe. Erritmo dantzagarri bortitzak, haize-sekzioaren bultzadak eta kantariak hurbil sentiarazteko duen talentuak oso disko distiratsua aurkeztuko digute.

_Borrokatu Eta Irabazi (2010)

Picture

Info.

_Hamaika abestik osatutako disko adoretsua. Aurreko lanetan bezala, amorrua eta itxaropena islatzen dute abestiek, oinarri gogor eta azkarrek doinu kantagarriak sostengatzen dituztelarik. Hastapenetatik markatutako norabidea jarraitzen du taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu dituelarik. Zalantzarik gabe, disko hau aurrerapauso garrantzitsua da taldearen soinua eta izaeraren sendotze bidean. Disko berri hau, 2010eko maiatza eta ekaina artean Haritz Harreguyren eskutik grabatu eta nahastua izan da Usurbilgo Higain estudioan. 

Herriaren Oihua (2008)

Picture

Info.

Euren ahoz-ahozko arrakastak Euskal Herri osoko kontzertu txiki andana batean egotera eraman ostean, 2008ko urrian taldeak bere bigarren CDa kaleratu du. Lanak hamahiru abesti ditu eta Alberto Porresek grabatu ditu Iruñeko K Estudioetan. Euren estilo anitzaren barnean, punk azkarra, haizeak, melodia lirikoak eta mozketa kañeroenak nahasten dira, honela, talde berrien egarriak dagoen belaunaldi berri baten arreta eurengana bideratu dutelarik.

Maite Dugu (2007)

Picture

Info.

Hona hemen Hesian taldearen lehen diskoa, produkzio zaindu eta arima inkonformista batekin, punk-rock freskoa jorratzen duena. Nabarmentzekoa da ahotsen melodien konbinaketa, abesti azkarretan sartuak. Iruñako K estudioetan grabatuta, Alberto Porresen eskutik.

Singelak.

Picture
BIHOTZETIK MUNDURA.
Boiseko (Idaho, EEUU) ikastolarako egindako kanta.
Letra

Bildumak.

Picture
GT'08 ETORKIZUNA INDEPENDENTZIA (2008)
HESIAN - Zeru Gorriko Egunak
+independentziaren aldeko 17 gazte oihu

Picture
MUSIKAZ SAKANA INDARTUZ (2006)
HESIAN - Maite Dugu
+ sakanako taldeek egindako 14 kanta
Powered by Create your own unique website with customizable templates.