Bideoklip berria: guregatik (2011/11/04).Hona hemen gure bideoklip berria, Hitzetik diskako Guregatik abestiarekin egindakoa. Bideoa Bilboko Aste Nagusian, Usurbilen eta Higain estudioan grabatua izan zen. Disfrutatu!
Diska berria jada kalean (2011/10/28).Gaurkoan berri ugari eta onekin gatoz!
Alde batetik gure 4.diska, HITZETIK izena duena, jada KALEAN DAGO eta Elkar dendetan eskuragarri duzue. Azaroaren 4an, Diskaren aurkezpen prentsaurrekoa egingo dugu Bilboko... Aurresalmenta (2011/10/18)."Hitzetik" diska egun batzuk barru kaleratuko da, baina bitartean Elkar dendakoek aurresalmenta martxan jarri dute beraien web orrian.
Noraezean (2011/09/30).Hementxe duzue Urriaren amaieran kaleratuko dugun 4.diskaren aurrerapen kanta.
Entzun eta gozatu! Laister berri gehiago. Diska Berria Laister Kalean (2011/09/26).Urtarrilatik daramagu Euskal Herriko txoko ezberdinetan kontzertuak ematen, eta bitartean, gure 4.diska izango dena prestatzen. Lan handia egin ostean, diska berriak,
"HITZETIK" izena izango duena, Urriaren amaieran ikusiko du argia. Hamaika kantuz osaturiko diska hau jada grabaturik (Haritz Harreguy-ren Higain estudioetan) dago, eta laster aurrerapen abestiren bat entzun ahal izango duzue , bai irratian eta baita gure sare sozialetan ere. Abestiekin batera, argazkiak, bideoklipa, kontzertuen datak… datozen egunetan ikusgai izango dituzue, beraz, adi egon eta laister arte!!! | Denda.Tour.__-2012/02/24: SONDIKA
-2012/03/17: LANDIBARRE (behe nafarroa) -2012/06/09: ZIORDIA Twitter. |