Ez Ziren Hitzak.
Ez ziren hitzak urrunean badira
Urruntasun bikoitza
Esaldiok gerturatzen eraman zintuzten
Gezurtien estalpera, gezurrak jasatera,
gezurtien sarera.
Besoa luza hementxe zaude berriro
Besarka zazu gogor
Maitale berriro
GAU ILUN HARTAN EZAGUTU GINEN
EGARRI GINEN TA GOSE
ORDUAK MOTZEGI HITZAK BIGUNEGI
SENTITZEN ZAITUT HAIN URRUN
Bideak etsi, itxaropena hautsi
Ezinegona eutsi
Distantziaren esklabu, senide bat galdu
Lur jota oinaze betean, agur galdu batean,
malkoak idaztean
Gutun orriek, afera berriek
Momentu urriek
Hurbiltzen naute zugana, kontaidazu dana
Gaur arte itzalean, gero gure artean
Eguzkia sartzean
Urruntasun bikoitza
Esaldiok gerturatzen eraman zintuzten
Gezurtien estalpera, gezurrak jasatera,
gezurtien sarera.
Besoa luza hementxe zaude berriro
Besarka zazu gogor
Maitale berriro
GAU ILUN HARTAN EZAGUTU GINEN
EGARRI GINEN TA GOSE
ORDUAK MOTZEGI HITZAK BIGUNEGI
SENTITZEN ZAITUT HAIN URRUN
Bideak etsi, itxaropena hautsi
Ezinegona eutsi
Distantziaren esklabu, senide bat galdu
Lur jota oinaze betean, agur galdu batean,
malkoak idaztean
Gutun orriek, afera berriek
Momentu urriek
Hurbiltzen naute zugana, kontaidazu dana
Gaur arte itzalean, gero gure artean
Eguzkia sartzean
Harri Bat, Doinu Bat.
Aurrera begiratzean ezin uka daitezken
mila bizi, mila beldur...
Amildegiaren ertzan bizitzearen zamak
erotzera narama...
Egun bakoitzean landu beharreko indarra,
amorruaren negarra...
Zauri bakoitzetik ikasi beharreko egia,
ezinaren hesia.
EGUN HONTAN ITXAROPENA DA
ZUTIK JARRAITZEN DUENA,
ETA BIDEA EGINEZ,
HARRI BAT, DOINU BAT,
AURPEGI BERRI BAT,
EUSKARRI BERRI BAT.
Beirada baten bila, inon keinurik ezean
Barne hotsak esnatzean…
Gaur ezinezko den minak bihar poztuko badu
Zertarako isildu.
mila bizi, mila beldur...
Amildegiaren ertzan bizitzearen zamak
erotzera narama...
Egun bakoitzean landu beharreko indarra,
amorruaren negarra...
Zauri bakoitzetik ikasi beharreko egia,
ezinaren hesia.
EGUN HONTAN ITXAROPENA DA
ZUTIK JARRAITZEN DUENA,
ETA BIDEA EGINEZ,
HARRI BAT, DOINU BAT,
AURPEGI BERRI BAT,
EUSKARRI BERRI BAT.
Beirada baten bila, inon keinurik ezean
Barne hotsak esnatzean…
Gaur ezinezko den minak bihar poztuko badu
Zertarako isildu.
Zure Itzala.
Zergatik moztu zenidan egin genuen bidea
Ibiltzen ikasten ari nintzen momentu berean
Zergatik zauriek elikatu zuten gure izana
Ixiltasunaren hitzek asetzen gure beharra
Borrokaren ostean landatzen genuen haziak
ez zuen eman espero genuen lore berria
Gezur bakoitzak beste bat ekarri zuen
Itxaropena malkoetan ito zen
GOGORATZEN ZAITUT
ZURE ITZALA HEMEN AHAZTU DUZU
IZAN GINEN GUZTIA
GURE BIHOTZA, GURE MINBIZIA
Begirada batekin izozten zenidan arima
Irribarre batekin ematen zenidan ezina
Baina beldurrak egia lapurtu zuen
gure ametsa zigortua izan zen
Eta gauean izerdia, negarra
ezinegonaren erantzun bakarra
Iluntasunak estaltzen zuena
egun berriak argitu duena.
Ibiltzen ikasten ari nintzen momentu berean
Zergatik zauriek elikatu zuten gure izana
Ixiltasunaren hitzek asetzen gure beharra
Borrokaren ostean landatzen genuen haziak
ez zuen eman espero genuen lore berria
Gezur bakoitzak beste bat ekarri zuen
Itxaropena malkoetan ito zen
GOGORATZEN ZAITUT
ZURE ITZALA HEMEN AHAZTU DUZU
IZAN GINEN GUZTIA
GURE BIHOTZA, GURE MINBIZIA
Begirada batekin izozten zenidan arima
Irribarre batekin ematen zenidan ezina
Baina beldurrak egia lapurtu zuen
gure ametsa zigortua izan zen
Eta gauean izerdia, negarra
ezinegonaren erantzun bakarra
Iluntasunak estaltzen zuena
egun berriak argitu duena.
Begi Beltz.
Zure oroimenak indartzen nau, tristetzen nau
Non ote zauden galdetzen diot nere buruari
Berotu al zaitu hemen han beste eguzkiak
Kemenez ekin gaur aurrean daukazun bideari
Joan dira hainbat urte
oroitzapenak hainbeste
hain urrun ez naiz aske
BEGI BELTZ
IRRIBARREA AHOAN, BEGIRADA HURA GOGOAN
BEGI BELTZ
ESTUASUNA PAUSOAN, AURRERA MUNDU EROAN
Ezin izkuta zuk sortutako amets hura
Nor ote garen zergatik behinola esnatu giñen
Goseak ahaztuta ezin eman ezin uka
Zure keinua gu bion hezurretan iltzatuta
Joan dira hainbat urte
oroitzapenak hainbeste
hain urrun ez naiz aske
Egunak argitzen duen pentsatzeak itotzen nau
Gau hartako ezintasun hotzikarak nigan dirau
Haizeak besarka zaitzan erantzi guztia
Gurea bezain zurea da eta lur berria.
Non ote zauden galdetzen diot nere buruari
Berotu al zaitu hemen han beste eguzkiak
Kemenez ekin gaur aurrean daukazun bideari
Joan dira hainbat urte
oroitzapenak hainbeste
hain urrun ez naiz aske
BEGI BELTZ
IRRIBARREA AHOAN, BEGIRADA HURA GOGOAN
BEGI BELTZ
ESTUASUNA PAUSOAN, AURRERA MUNDU EROAN
Ezin izkuta zuk sortutako amets hura
Nor ote garen zergatik behinola esnatu giñen
Goseak ahaztuta ezin eman ezin uka
Zure keinua gu bion hezurretan iltzatuta
Joan dira hainbat urte
oroitzapenak hainbeste
hain urrun ez naiz aske
Egunak argitzen duen pentsatzeak itotzen nau
Gau hartako ezintasun hotzikarak nigan dirau
Haizeak besarka zaitzan erantzi guztia
Gurea bezain zurea da eta lur berria.
Herriaren Oihua.
Kaleko garraxia entzun ezazu
ta zure hitza ozen oihukatu,
ez da bakarrik iritsiko eta...
udaberria.
Landatutako sustraia gogoz heldu,
gazteri berriak izan behar du
etorkizun emankor baten jabe
ta eredu.
Erori direnen mezua zabaldu,
ereindako haziaren olatu,
guk ere zer esana badaukagu!
GAZTERIAREN
BESOEK ASKATUKO DUTE
HERRIAREN OIHUA
ETSAIAREN ITZALAK EZ DU ILUNDUKO
ARGIA DEN BIDEA
Hosto berriak kimu zaharra behar du,
goibel heldu den geroa bizitu,
gure lurrak itxaropen berri bat
behar baitu.
Izan garenak
indarberritzen gaitu
eta izate hutsak saldu.
Irudimena askatu!
GOGOR DIRA
APURTU BEHARREKO HARRIAK,
URRUN DAUDEN AMETSAK…
ASKO DIRA IKUSI NAHI ETA EZINAK,
GERTU DAUDEN SAMINAK…
ta zure hitza ozen oihukatu,
ez da bakarrik iritsiko eta...
udaberria.
Landatutako sustraia gogoz heldu,
gazteri berriak izan behar du
etorkizun emankor baten jabe
ta eredu.
Erori direnen mezua zabaldu,
ereindako haziaren olatu,
guk ere zer esana badaukagu!
GAZTERIAREN
BESOEK ASKATUKO DUTE
HERRIAREN OIHUA
ETSAIAREN ITZALAK EZ DU ILUNDUKO
ARGIA DEN BIDEA
Hosto berriak kimu zaharra behar du,
goibel heldu den geroa bizitu,
gure lurrak itxaropen berri bat
behar baitu.
Izan garenak
indarberritzen gaitu
eta izate hutsak saldu.
Irudimena askatu!
GOGOR DIRA
APURTU BEHARREKO HARRIAK,
URRUN DAUDEN AMETSAK…
ASKO DIRA IKUSI NAHI ETA EZINAK,
GERTU DAUDEN SAMINAK…
Beste Egun Bat.
Goizean esnatzean, ondoan aurkitu zaitut,
alkohol usaia, alkandora urratua,
aurreko eguneko begirada galdua,
lotan nago, ez zara konturatu.
Beste egun bat, nireak egin du
Beste egun bat, nireak egin du
Barruan dudan honek etengabe indartzen nau,
ez du merezi ez garraxi, ez oihurik,
ez egun argia ilunean ikusterik,
esna dago, zer axola dizu.
URTE BERRIAK HAMAIKA PROMESA HAUTSI,
GARENAK ITO NAHI GAITU
ORAINDIK ERE, ALDIZ, AURTEN ERE,
PERFEKZIOAK EZINGO GAITU GARAITU.
Bizitzen beharturik, ez da betiko ametsik,
besarkatuko zaitut handi izan arte.
Eskubideak saltzen dizkiguten honetan,
izan maite, beste egun bat garaile.
Beste egun bat, nireak egin du
Beste egun bat, nireak egin du
Muxua, laztana, malkoa, geroa,
bide bakarrean badoa!
Muxua, laztana, malkoa, geroa,
bide bakarrean badoa!
alkohol usaia, alkandora urratua,
aurreko eguneko begirada galdua,
lotan nago, ez zara konturatu.
Beste egun bat, nireak egin du
Beste egun bat, nireak egin du
Barruan dudan honek etengabe indartzen nau,
ez du merezi ez garraxi, ez oihurik,
ez egun argia ilunean ikusterik,
esna dago, zer axola dizu.
URTE BERRIAK HAMAIKA PROMESA HAUTSI,
GARENAK ITO NAHI GAITU
ORAINDIK ERE, ALDIZ, AURTEN ERE,
PERFEKZIOAK EZINGO GAITU GARAITU.
Bizitzen beharturik, ez da betiko ametsik,
besarkatuko zaitut handi izan arte.
Eskubideak saltzen dizkiguten honetan,
izan maite, beste egun bat garaile.
Beste egun bat, nireak egin du
Beste egun bat, nireak egin du
Muxua, laztana, malkoa, geroa,
bide bakarrean badoa!
Muxua, laztana, malkoa, geroa,
bide bakarrean badoa!
Esaidazu.
Hitz hauek idazten ditudan bitartean
zure berririk jasotzen ez dudan hontan
zauri bat zabaltzen ari zait bihotzean
argi bat itzaltzen ari zait barrenean
bizi naiz esperantza faltsu baten menpe
itzulera triste baten bidea eraikitzen
ezintasun puta honen malkoak batzen
amurruaren harriak berriz kolpatzen
ESAIDAZU AURRERA PAUSO BAT EMANGO BANU
EMANGO BANU
BEHARBADA BIZITZAK ZENTZU BAT IZANGO LUKE
IZANGO LUKE
Ohitu beharko naiz zu gabe bizitzera
sinesten dudan guztia ukatzera
sentitzen dudan hori ez sentitzera
ta maitatzean sufritzera
zure berririk jasotzen ez dudan hontan
zauri bat zabaltzen ari zait bihotzean
argi bat itzaltzen ari zait barrenean
bizi naiz esperantza faltsu baten menpe
itzulera triste baten bidea eraikitzen
ezintasun puta honen malkoak batzen
amurruaren harriak berriz kolpatzen
ESAIDAZU AURRERA PAUSO BAT EMANGO BANU
EMANGO BANU
BEHARBADA BIZITZAK ZENTZU BAT IZANGO LUKE
IZANGO LUKE
Ohitu beharko naiz zu gabe bizitzera
sinesten dudan guztia ukatzera
sentitzen dudan hori ez sentitzera
ta maitatzean sufritzera
Inoiz Ez.
Beti ez da behar adina jasotzen
batzuek ematen dutena airean sakabanatzen,
barratzen, aldentzen da,
eguratsaren nahastean galtzen da.
Beti ez da pentsatzen dena egiten
debekuak zapaltzen du norbere borondatea
kaiolan giltzapeturik bizi zara?
giltzapeturik bizi zara!
Iñoiz ez du horma sufrituetako
barroteen itzalak mugatzen ametsen eskea
ez ilunak estaltzen nahigabea
ezinduaren gosea
BAKARRIK? IÑOIZ EZ!
LOTURIK? AGIAN…
ASPERTURIK? EZ DUT USTE!
INDARREZ BATERIK? BETI!
AMORRATURIK? EZIN BARRENA BARETU
ZAPALDURIK? IÑOIZ EZ!
SAMINDUTA? AGIAN…
LUR JOTA? EZ DUT USTE!
URRUN? BETI
PENTSATZEN? NORBERE SORTERRIRA BEGIRA
batzuek ematen dutena airean sakabanatzen,
barratzen, aldentzen da,
eguratsaren nahastean galtzen da.
Beti ez da pentsatzen dena egiten
debekuak zapaltzen du norbere borondatea
kaiolan giltzapeturik bizi zara?
giltzapeturik bizi zara!
Iñoiz ez du horma sufrituetako
barroteen itzalak mugatzen ametsen eskea
ez ilunak estaltzen nahigabea
ezinduaren gosea
BAKARRIK? IÑOIZ EZ!
LOTURIK? AGIAN…
ASPERTURIK? EZ DUT USTE!
INDARREZ BATERIK? BETI!
AMORRATURIK? EZIN BARRENA BARETU
ZAPALDURIK? IÑOIZ EZ!
SAMINDUTA? AGIAN…
LUR JOTA? EZ DUT USTE!
URRUN? BETI
PENTSATZEN? NORBERE SORTERRIRA BEGIRA
Izan Genuen Ametsa.
Egun eta gauak ematen ditugu
Kristal ilunari begira
Negarrez, nunbaitetik atera nahiean
Gure argia
Ulertzen ez dugun mundu baten aurrean
Galdurik, noraezean.
Sinesten ez dugun idei baten atzean
Segitzen dugun artean
BIDEAN UZTEN DUGU
GURE IZATEA APURTUA
TA ORAIN GALDU DUGU
IZAN GENUEN AMETS HURA
Esaten dugunaren esklabu gara
Ixiltzen dugunaren jabe
Entzun nahi ez dugunaren etsaiak eta
Beti nerabe
Jasotzen duguna, ematen dugun dena
Erakusten digutena
Ikasi duguna, ezkutatzen dutena
Ahaztu duguna, garena
Kristal ilunari begira
Negarrez, nunbaitetik atera nahiean
Gure argia
Ulertzen ez dugun mundu baten aurrean
Galdurik, noraezean.
Sinesten ez dugun idei baten atzean
Segitzen dugun artean
BIDEAN UZTEN DUGU
GURE IZATEA APURTUA
TA ORAIN GALDU DUGU
IZAN GENUEN AMETS HURA
Esaten dugunaren esklabu gara
Ixiltzen dugunaren jabe
Entzun nahi ez dugunaren etsaiak eta
Beti nerabe
Jasotzen duguna, ematen dugun dena
Erakusten digutena
Ikasi duguna, ezkutatzen dutena
Ahaztu duguna, garena
Itzalpeko Garraxiak.
Bizitza ukatzen denean, bortxatua denean,
Barruan gordetzen duguna askatzen denean...
Odolak zentzu bat badu, egi bat biluzten du,
Hitza ukatzen demean.
Bide jarraitu eta jarraitzen duzuenentzat
Beldurrak gainditu ta aurrera egin duzuenentzat
Ematen ari zareten ausardi guztiak
Pizten du itxaropen berri bat.
ITZALPEKO GARRAXIAK,
ITZALPEKO ARGIAK
SUTAN DAUDE ZUEN BIHOTZAK,
SUTAN GURE BIHOTZAK...
Oinazearen indarrak, ipar haize zakarrak
Ilunabarrean galtzen den etsipen bakarrak.
Zuen izerdi bustiak, zuen begien egiak,
Itsutu egingo ditu.
Barruan gordetzen duguna askatzen denean...
Odolak zentzu bat badu, egi bat biluzten du,
Hitza ukatzen demean.
Bide jarraitu eta jarraitzen duzuenentzat
Beldurrak gainditu ta aurrera egin duzuenentzat
Ematen ari zareten ausardi guztiak
Pizten du itxaropen berri bat.
ITZALPEKO GARRAXIAK,
ITZALPEKO ARGIAK
SUTAN DAUDE ZUEN BIHOTZAK,
SUTAN GURE BIHOTZAK...
Oinazearen indarrak, ipar haize zakarrak
Ilunabarrean galtzen den etsipen bakarrak.
Zuen izerdi bustiak, zuen begien egiak,
Itsutu egingo ditu.
Galduta.
Leihotik begira, itxaropenik ez.
Etxean geldituko naiz, egunero legez.
Saiatzen banaiz ere ez zaitut ikusten.
Nere burutik alde egin, nahi ez duzun arren.
Besterik ez dut sentitzen barrenean.
Zuretzat toki bat daukat bihotzean, nire bihotzean...
EROTZEN ARI NAIZ
ERANTZUN BAKAR BATENGATIK.
BIZITZA EMATEN
ZUREKIN EGOTEAGATIK.
GALTZEN ARI NAIZ.
ITOTZEN ARI NAIZ.
Egunak irauten eta gauak estaltzen.
Orduak zenbatzen eta burua galtzen.
Jabetzen ari naiz guzti hau entzutean.
Hiltzen ari naizela berriz, zure begietan.
Borroka honek atsedenik ez dauka.
Entzun nahi ez dudan gezurrik ez bada, zurea ez bada...
Etxean geldituko naiz, egunero legez.
Saiatzen banaiz ere ez zaitut ikusten.
Nere burutik alde egin, nahi ez duzun arren.
Besterik ez dut sentitzen barrenean.
Zuretzat toki bat daukat bihotzean, nire bihotzean...
EROTZEN ARI NAIZ
ERANTZUN BAKAR BATENGATIK.
BIZITZA EMATEN
ZUREKIN EGOTEAGATIK.
GALTZEN ARI NAIZ.
ITOTZEN ARI NAIZ.
Egunak irauten eta gauak estaltzen.
Orduak zenbatzen eta burua galtzen.
Jabetzen ari naiz guzti hau entzutean.
Hiltzen ari naizela berriz, zure begietan.
Borroka honek atsedenik ez dauka.
Entzun nahi ez dudan gezurrik ez bada, zurea ez bada...
Hau Dena Aldatzera Doa.
Gogoko ditut errepideak,
gogoko ditut isiltasuna besterik
behar ez luketen horma indargeak.
Aitzinera goazela!
Aintzina birrintzera!
Gogoko ditut lurrikara amaigabeak.
Gogoko ditut errail berdeak,
gogoko ditut urpean geratu ta
oroitzapen diren irudi tristeak.
Bidean goazela!
Apurtu mendizerra!
Gogoko ditut lurra suntsitzen makina askeak.
TREN HEGALARIAK
URRUTIRA NARAMA,
DENBORA ARERIO,
PAISAIA APAINDUETAN.
LURRAREN INDARRA
IRUDIMENA OMEN,
ESKUALDE BUSTIAN
PUTZUA AMETS DEN ARREN.
Gogoko ditut zarata hezeak,
suntsituz berritzen ta
minez aberasten
betiko galdu diren oinazeak.
Heldu itaun ta kateak!
Zutik gure etxeak!
Gogoko ditut gerorik gabeko uneak.
Hau dena aldatuz doa
ta gorroto ditut,
gorroto ditut hitz lizunak estali nahian
dabiltzan esaldi dotoreak,
dena ona balitz bezala, dena birtute,
hau dena aldatzera doa, hau dena aldatzera…
gogoko ditut isiltasuna besterik
behar ez luketen horma indargeak.
Aitzinera goazela!
Aintzina birrintzera!
Gogoko ditut lurrikara amaigabeak.
Gogoko ditut errail berdeak,
gogoko ditut urpean geratu ta
oroitzapen diren irudi tristeak.
Bidean goazela!
Apurtu mendizerra!
Gogoko ditut lurra suntsitzen makina askeak.
TREN HEGALARIAK
URRUTIRA NARAMA,
DENBORA ARERIO,
PAISAIA APAINDUETAN.
LURRAREN INDARRA
IRUDIMENA OMEN,
ESKUALDE BUSTIAN
PUTZUA AMETS DEN ARREN.
Gogoko ditut zarata hezeak,
suntsituz berritzen ta
minez aberasten
betiko galdu diren oinazeak.
Heldu itaun ta kateak!
Zutik gure etxeak!
Gogoko ditut gerorik gabeko uneak.
Hau dena aldatuz doa
ta gorroto ditut,
gorroto ditut hitz lizunak estali nahian
dabiltzan esaldi dotoreak,
dena ona balitz bezala, dena birtute,
hau dena aldatzera doa, hau dena aldatzera…