Aurrean ikusten duzuna da garena, SUA ETA BIHOTZA
  hesian.net
  • SARRERA
  • Biografia
  • KONTZERTUAK
  • Denda
  • Diskoak
  • Letrak
  • Media
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Kontaktua

hemen naiz (Letra: fran urias)

Ilunpetan, hitz ederrenak hurbiltzen direnean, gertu sentitzen zaittut
Hor zaude, ta nire itzaletik urrun egon arren, hor zaude berriro.
Aurrean, zuri-beltzean dagoen irudi bat, lehenengo taupada.
Doinu bat, etsipenaren kontrako garraxi bat, patuaren algara, arimaren hitza… 

HEMEN NAIZ, ZUREKIN ESNATZEKO
BAKARRIK, ZURE ITSASOA IKUSTEKO
HEMEN NAIZ, MALKOAK APURTZEKO
ZUGANDIK, IRRIBARREAK ASKATZEKO 


Bide hau, izan dadila izan beharko dena, ez dut nahi begirik.
Ez dut nahi, etorkizunik ez dut nahi barkamenik, ez dut nahi beharrik.
Nahi zaittut, iluntasunaren isladatik urrun, orainaren aldean
Ta nahi nuke, egindako negar bakoitzaren truke, argi bat piztea, gure bidean… 

HEMEN NAIZ, ZUREKIN ESNATZEKO
BAKARRIK, ZURE ITSASOA IKUSTEKO
HEMEN NAIZ, MALKOAK APURTZEKO
ZUGANDIK, IRRIBARREAK ASKATZEKO 


Besarkatu nazazu, hegan egin dezagun
Zaindu dezadan udaberri hau, eta ez da bukatuko, ez dut alde egingo. 


HEMEN NAIZ, ZUREKIN ESNATZEKO
BAKARRIK, ZURE ITSASOA IKUSTEKO
HEMEN NAIZ, MALKOAK APURTZEKO
ZUGANDIK, IRRIBARREAK ASKATZEKO!



zerotik (letra: zuriñe hidalgo)

Nekatu naiz jada, berriz hasi nahi dut
Zerotik ahal bada iragana ahaztuz
Urtetako zama arindu behar dut
Bizipen saminak kanporatuz.

Ez dago atzorik, oraina besterik
Bizitza bakarra baino ez dago
Gaurkoz soilik bada, ilea askatu,
Erotu gaitezen, dantza dezagun!

ASKE SENTITU, ASKE IZATEKO,
MUNDU ZORO HONTAN, ZORO EDERRENA NAIZELAKO!

Txoriak buruan, non nahi ametsetan,
Bizitzako harian orekaria,
Bide zuzenik ez, goazen idaztera,
Mila istorio zoriontasunera!

Burua jan beharrean, mundua jan nahi dut,
Ni naizena izan, nigan sinistu,
Ez dago mugarik, helmugak besterik,
Bizipoza derrigor dezagun!

ASKE SENTITU, ASKE IZATEKO,
MUNDU ZORO HONTAN, ZORO EDERRENA NAIZELAKO!

Eta noizean behin denborari putz egin oroitzapenak orainera ekarri,
Horrela ikasi nola desikasi, argi ikusi zer nahi dudan,
Bizitzera noa!

ASKE SENTITU, ASKE IZATEKO,
MUNDU ZORO HONTAN, ZORO EDERRENA NAIZELAKO!


izar (letra: fran urias)

Nork esango zidan, gau hartan 
gordelekutik irteterakoan, 
ez nuela izango berriz itzultzeko gogorik, 
badugula esperantzarik.
 
Zure oinutsean, geldirik, 
gora begira, handia izan nahirik. 
Zure besoetan izarrak maite zenituen,
Izar izan nahi nuke... 
 
Begiak itxi eta arnasa hartu, 
irribarre baten truke hemen nauzu 
ez nizun esan esan nahi zintudan guztia 
zurekin amestu nahi dut 
zurekin amestu nahi dut 
zurekin bat izan nahi dut 
 
ETA BELDURREKIN EGURREZKO DORRE BAT ERAIKI 
SU EMAN ETA ALDE EGIN 
ORAINA BIZI, BIHOTZAK EZTANDA EGIN ARTE 
AHAZTU DENA, NAHI GABE 
 
Nork esango zidan egun hartan 
trenbide hura atzean uztean 
izar horrengatik, aurrean izango zinela 
iraganean bezala 
 
Orain hemen gaude, bidegurutzean 
elkarri begira, elkarren nahian, 
ez esan ezer, ez pentsatu etorkizunean 
nahi duguna izango da 
nahi duguna izango da 
nahi duzuna izango da 
 
ETA BELDURREKIN EGURREZKO DORRE BAT ERAIKI 
SU EMAN ETA ALDE EGIN 
ORAINA BIZI, BIHOTZAK EZTANDA EGIN ARTE 
AHAZTU DENA, NAHI GABE 
 
Nork esango zidan, goizean 
besarkatzen zaitudan unean 
ez dudala nahi zugandik urrun egotea 
zugandik askatzea ​

infinitoarekin (letra: zuriñe hidalgo)

Infinitoarekin galduko nintzateke,
Amaierarik ez duen ilunabarraren
Mila koloreekin marraztuko nuke
Bide bat urruntasunera, itzulerarik ez.
Ezezaguna dugu zain…

HONDAR ALE BAKOITZEKO, DESIO BAT, 
AMETS BAT, ERREALITATE BAT,
UR TANTA BAT.

Euria sentitu, bestaldea ukitu,
Korronteen esku dauden uretan murgildu,
Amildegi berri bat, ur jauzia oinetan,
Azalak arnastu dezan bertigo sakonean.
Salto egitera noa…

HONDAR ALE BAKOITZEKO, DESIO BAT, 
AMETS BAT, ERREALITATE BAT,
UR TANTA BAT.

HONDAR ALE BAKOITZEKO, DESIO BAT, 
AMETS BAT, ERREALITATE BAT,
KANTUA BAT.

​

badakit (letra: fran urias)

Badakit ez dela erraza 
dena berriz hastea 
amesgaizto batetik esnatzean 
berriro lokartzea 
 
Badakit sufrimenduak 
beldurra dakarrela 
borrokatzeko zenuen gogoa 
malkotan ito zela 
 
Badakit ez naizela beti 
izan nahiko nukeena 
batzuetan gogorra izan daitekeela 
bihotz hau arintzea 
 
GAUETAN ESKATZEN DIOT SUARI 
EZ ITZALTZEKO ARGI EDER HORI 
GAUETAN, IZARREN ITZALPEAN 
AMETS EGIN DEZADAN 
 
Ezkutaturik nengoen 
ezkutaturik zeunden 
irribarre bat eskaini zenidan 
ezina zirudien 
 
Eta orain,  
badakit hemen zarela 
badakit nora noan 
begiratzen zaittudan bakoitzean 
badakit zer nahi dudan 
 
Heldu nazazu eskutik berriro 
sinestu dezagun 
maitasunaren altzoan badela 
kantu bat gau eta egun 
 
Badakit ez dela erraza 
badakit zer nahi dudan 
badakit ez naizela beti 
badakit nora noan

nahi duguna (letra: zuriñe hidalgo)

Azala azalaren kontra, 
gorputz bi urturik. 
Ez dut nahi izenik, ez eta mugarik, 
ez dut nahi beldurrik, nahi duguna besterik. 
 
IZARRAK ZENBATZEN ZERU GARDENEAN 
ZURE BIZKARRA DA NIRE ZERUA 
ETA IZAR BAKOITZEKO DESIO SEKRETU BAT, 
OREZTA BAKOITZEKO MUXU AMAIGABE BAT. 
 
Eskua eskuaren kontra, 
begiradak urturik. 
Ez dut nahi izenik, ez eta mugarik, 
zure begietan galtzea besterik. 
 
IZARRAK ZENBATZEN ZERU GARDENEAN 
ZURE BIZKARRA DA NIRE ZERUA 
ETA IZAR BAKOITZEKO DESIO SEKRETU BAT, 
OREZTA BAKOITZEKO MUXU AMAIGABE BAT. 
 
Azala azalaren kontra,  
Eskua eskuaren kontra. 
Azala azalaren kontra. 
Esku bat zurearen kontra. 
 
DOHAIN BAT OPARI ZURETZAT DUT GORDETA, 
ISPILU HANDI BAT NIRE BEGIETAN, 
BEGIRA ZAITEZ, ORDUA HELDU DA, 
ETA HORRELA IKUSI ZER ZAREN NIRETZAT.
Powered by Create your own unique website with customizable templates.